"Erbia eta Dortoka"

Altsasu/Alsasua 2025(e)ko Martxoak 23
  • "Erbia eta Dortoka"

Glu Glu taldeak Erbia eta Dortoka alegia mitikoa taulara eramango du. Kondaira zaharrek haurrak dibertitzeaz gain, hezteko ere balio dute, haien irudimena garatzen baitute. Kasu honetan, lanaren, konstantziaren eta ahaleginaren garrantziaz jardungo dute.
Erbiak eta Dortokak beste animalia askorekin topo egingo dute bidean. Denen artean, alegia klasikoa kontatzeaz gain, abesti herrikoien laguntzaz, lasterketa hau antzezlan komikoa bihurtuko dute.

FITXA ARTISTIKOA

  • Egilea: Galder Perez
  • Zuzendaria: Ugaitz Alegria
  • Antzezleak: Itxaso Quintana, Andrea Covadonga
  • Argiztapena: Enzien Dovelas
  • Eszenografia eta atrezzoa: Amaia Oleagoitia
  • Jantziak: Maite del Olmo, Gorki & Asierito
  • Koreografia: Ugaitz Alegria
  • Musika-zuzendaritza: Iñaki Maruri
  • Kartelaren diseinua: Nino Monero
  • Argazkigintza: Ignacio Perez

 


Laburrean

Non