Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.
Urtarrilaren 28an, 18:30ean
Paris 1900. Nicole Vedrès, 1946. FR. azpitituluekin
Parisko bizitzaren kronika 1900 eta 1914 artean, dokumentu historikoak eta zazpiehun film baino gehiagoren zatiak erabiltzen dituen muntaia filma. Film hau muntaia eredu bat bezala hartzen da. Alain Resnaisek laguntzaile gisa lan egin zuen. Louis Delluc Saria 1947
Otsailaren 25ean, 18:30ean
La Bataille de Solférino. Justine Triet, 2012. FR. azpitituluekin
2012ko maiatzaren 6a. Telebistako kazetari batek, Leticiak, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen berri eman du, eta Vincentek, bere senar ohiak, bere bi alabak ikusi nahi dtuela esan dio. Zoro igande bat da Parisen: bi neskato asaldaturik, haurtzain akitu bat, senargai berri bat, abokatu marmarti bat eta Frantzia bitan zatitua!
Martxoaren 25ean, 18:30ean
Hôtel silence. Léa Pool, 2023
Jeanek Kanada utzi eta gerrak suntsitutako herrialde batera joatea erabakiko du, gutxieneko ekipaje batekin. Baina ezer ez da espero bezala ateratzen. Bere etsipena laster irrigarria irudituko zaio, harrera egiten diotenen zoriaren aurrean. Haiekin kontaktuan sartzean, gustiarekin amaitzeko premia ez da hain larria, eta Jeanek poliki-poliki bere existentziaren zentzua berraurkitzen du.
Emanaldi aretoan. 18:30ean. Sarrera doan, toki mugatua.
Argibide gehiago: 945 20 90 20