Gasteizko Udal Musika Banda: "Arnastu!"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 26
  • Gasteizko Udal Musika Banda: "Arnastu!"

Arnasa hartzera gonbidatzen zaituen musika dago; paisaia batean, dantza batean edo bandoneoi baten hauspoan inspiratua. Galbraith, Bavicchi, Aurignac eta Gandolfiren musikak bere poro guztietatik arnasten du eta entzulearengan era guztietako sentsazioak eragiten ditu.

Kontzertu honetan, gainera, Garikoitz Mendizabalen birtuosismoa dugu, teknikoa eta adierazkorra, ziurrenik garai guztietako txistularirik onenarena. Eta Isabel Allende idazle txiletarraren El cuaderno de Maya liburuan esaten duen bezala: 'Lasaitu, mutil, zurekin arnastera nator'.

Zuzendaria: Luis Orduña

Txistulari Bakarlaria: Garikoitz Mendizabal

Konpositore egoiliarra: Ernesto Aurignac

EGITARAUA

  • 'Danza de los duendes'*, Nancy Galbraith
  • 'Carolines's dance',*** John Bavicchi
  • 'Breathe I'** Txistu eta Bandarentzat, Ernesto Aurignac. Txistulari bakarlaria: Garikoitz Mendizabal
  • 'Vientos y tangos', Michael Gandolfi

* Udal Musika Bandak jotzen duen lehenengo aldia

** Erabateko estreinaldia

*** Estreinaldia Europan

Sarreren eta Abonuen salmenta Principal Antzokiaren lehiatilan eta web orrialde honen bidez izango da.

ABONUAK: uztailaren 23tik aurrera, 17.30etan hasita.

 

Informazio gehiago 24-25 Abonamendu Denboraldiari buruz


Laburrean

Non