Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutu eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.
Kuantika gero eta eztabaida zientifiko, politiko eta filosofiko gehiagoren protagonista da, eta gure bizitzako alderdi asko iraultzeko gai den aldaketa-promesa da. Erakusketak kuantikaren dimentsio poetiko eta filosofikoak publiko orokorrari hurbildu nahi dizkio, instalazio artistikoen, ikasketa-kasuen eta bitartekaritza-gune baten bidez.
Datak: 18:00etan gazteleraz // 19:00etan euskaraz
Otsailak 26
Martxoak 26
Apirilak 9
Apirilak 23
Maiatzak 7
Maiatzak 21
Ekainak 4