Filmazpit: "TIGER STRIPES"

Berriz 2025(e)ko Martxoak 26
  • Filmazpit: "TIGER STRIPES"

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

Tiger Stripes

  • Tiger Stripes. Malasia/Malaysia. 2023. 95 min.
  • Zuzendaritza: Amanda Nell Eu
  • Gidoia: Amanda Nell Eu
  • Musika: Gabber Modus Operandi
  • Argazkilaritza: Jimmy Gimferrer
  • Aktoreak: Zafreen Zairizal, Deena Ezral, Piqa, Shaheizy Sam, Khairunazwan Rodzy, June Lojong

Zaffan 12 urteko neskatoa pubertaroaren aurka borrokatzen ari da bere fisikoari buruzko sekretu beldurgarri bat aurkituz.  Ezkutatzen saiatzen den arren, lagunek benetan nor den jakingo dute, eta horregatik erasotzen diote. Bere komunitateak ere erasotua, laster ohartuko da Zaffran bere benetako nia besarkatzea dela askatasuna lortzeko bide bakarra.


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Martxoak 26
  • Ordutegia18:30
  • LekuaBerrizko Kultur Etxea
    Geltoki, 3
    Berriz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Ikusi agenda Berrizko Kultur Etxea, Berriz

Non