Masaaki Suzuki bere neurriko programa batekin itzuliko da. 17 urte baino ez zituen Mozartek heldutasun ikaragarriarekin konposatu zuen sinfonia batekin hasiko da; bere ahots-musikarekin jarraitzen du, lehen bisitan Suzuki maitemindu zuen Jone Martínezen ahotsaren protagonismoarekin, eta Mendelssohnek erreforma luteranoa ospatzeko egin zuen sinfonia ederrarekin amaituko da, geroago Wagnerrek Parsifalen erabili zuen Dresdeko Amen solemnea duena.
W.A. Mozart: 25. sinfonia sol minorrean K. 183
W.A. Mozart: Kontzerturako aria sorta
F. Mendelssohn: 5. sinfonia Re Maiorrean Op. 107 “erreformarena”
Jone Martínez, sopranoa
Masaaki Suzuki, zuzendaria