Gloria Steinem judutar jatorriko kazetari eta idazle estatubatuarra da, bere herrialdeko kazetaritzaren ikono dena eta 1960ko hamarkadaren bukaeran Estatu Batuetako mugimendu feministaren erreferente eta emakumearen eskubideen aktibista izan zen. Martxoaren 21eko hitzaldia Skolastika elkarteko Josune Muñozek emango du eta martxoaren 27an bere bizitzan oinarritutako Las Glorias filma eskainiko da.