Postal Perdidas Luis Fercánen disko berria da, artistaren orain arteko diskorik helduena, zalantzarik gabe. Garate Studiosen grabatua eta Nacho Mur-en ekoizpenarekin, artistak bere bizipen pertsonalenetara hurbiltzen gaitu berriro. Bere ahots urratuarekin, egileak disko hau aurkezten du zuzenean arima zahar bati dagokion sotiltasun eta berotasun batez, eta beti bezala, bihotz irekian.