Dokumentala + solasaldia: "Trabajadoriak. Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Martxoak 27
  • Dokumentala + solasaldia: "Trabajadoriak. Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean"

Trabajadoriak. Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean dokumentalaren proiekzioa (2015, Euskaraz gaztelerazko azpitutuloekin, 28 min).

Ondoren solasaldia izango da Kattin-txiki oroimen historikoa elkarteko Joxan Mitxelenarekin eta Mikel Mendizabalekin, eta Memoriaren Bideak elkarteko Fernando Mendiolarekin.

1936ko gerraren ondoren, Errepublikaren alde borrokatu zuten preso askok esklabotza egoera bizi izan zuten "gerraren suntsipena konpontzeko". Espainian 550 langile batailoi antolatu zituzten, horietatik 60 Euskal Herrian. Oarsoaldean, 4 urtez, 12.500 pertsona mobilizatu ziren, 18 batailoitan banatuta, errepideak eta gotorlekuak eraikitzeko.

Ekitaldi aretoan


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Martxoak 27
  • Ordutegia19:00
  • LekuaSan Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda San Telmo Museoa, Donostia / San Sebastián

Non