Pamplona/Iruña 2025(e)ko martxoaren 28(e)tik 2025(e)ko martxoaren 29(e)ra
Maiteminduta zaude edo dopamina-deskarga handia besterik ez duzu? Ba al dago alderik? Zure benetako “nia” ezertan bereizten da zure garunaren neurokimikatik? Galdera horiek egingo dizkiote beren buruari Conniek eta Tristánek maiteminduta daudela ohartzen direnean. Arazoa da ez dakitela sentitzen duten konexioa benetakoa den edo antidepresibo berri baten ondorioa. Boluntarioak dira entsegu kliniko-farmakologiko batean, eta bien arteko maitasun-harremanak dilema kezkagarriak eragingo dizkie beren mediku gainbegiraleei.
Munduko Antzerki Eguna ospatzera goaz, “Succesion” telesailaren sortzaileak idatzitako antzerki-esperientzia bizi eta suspergarri honekin, Juan Carlos Fisherrek zuzentzen duena –“Prima facie”, “La madre”–.
Iraupena
100 minutu
Fitxa artistikoa
De | Egiletza: Lucy Prebble. Dirección | Zuzendaritza: Juan Carlos Fisher. Adaptación | Egokitzapena: Juan Carlos Fisher, Romulo Assereto. Intérpretes | Antzezleak: Alicia Borrachero, Elena Rivera, Itzan Escamilla, Fran Perea. Iluminación | Argiztapena: Ion Aníbal López (A.A.I.). Música y espacio sonoro | Musika eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo. Videoescena | Bideoeszena: Emilio Valenzuela. Producciones Teatrales Contemporáneas-en ekoizpena.