Txiki Martínez: "Euskaldunen jatorria, historia eta irria"

Kanbo 2025(e)ko Martxoak 28
  • Txiki Martínez: "Euskaldunen jatorria, historia eta irria"

Txikiren bakarrizketa bat.

Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia, umorezko bakarrizketa antzeztu honen bidez kontatua. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez.

Big Bangetik hasita gaur arte : Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino.

Ez da bakarrizketa “stand up” soil-soila, baizik eta Txikiren antzezlan borobil bat. Bertan umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta euskal pertsonaia ezberdinen imitazioa : Oteiza, Xalbador, Evaristo, Laboa, Maurizia, Maialen Lujanbio, besteak beste.

  • 75’
  • 14 urtetik gora
  • Aktorea: Ion Martinez Esnaola
EKE

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTxiki Martínez
  • Data 2025(e)ko Martxoak 28
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAIEC gela
    Kanbo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kanbo

Non