Italiako Koreografia Zentro Nazionala

Bilbao 2025(e)ko martxoaren 28(e)tik 2025(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • Italiako Koreografia Zentro Nazionala

Centro Coreografico Nazionale (CCN)/Aterballetto Italiako lehen Koreografia Zentro Nazionala da, 2022an Kultura Ministerioaren enkarguz sortua 1977tik abian zen Aterballetto konpainia historikoaren oinarrituta. Koreografia Zentro Nazionalaren egoitza Reggio Emilian dago, Italiaren iparraldean; hain zuzen ere, Fonderian, noizbait galdategi bat izan zen XX. mendearen hasierako industriagune batean. Espazioa birkalifikatu egin dute, eta sormen-arrago bihurtu. Bost areto balioaniztun handi ditu, baita jantzi-lantegiak, bilera-gelak eta bulegoak ere. Sortzeko, harrera egiteko eta asmatzeko leku bat da, zeinak barne hartzen baititu dantza garaikidearen alderdi guztiak eta horrek beste arte-forma batzuekin duen lotura.

Hy CCN/Aterballetto hamasei dantzarik osatzen dute denboraldi oso bakoitzean, eta batez ere nazioartean ezagunak diren koreografoen ekoizpen berrietan eta lan enblematikoen aukerako errepertorioen emanaldietan egiten dute lan, ikuspegi kosmopolita, bitxi eta dinamiko bat bilatuz beti. Zentroaren ekoizpenak oso estimatuak dira Italiako eta munduko antzokirik eta jaialdirik garrantzitsuenetan. Oraingoan, programa hirukoitz batekin iritsiko dira Arriaga Antzokira; hiru koreografia aurkeztuko dituzte, dantzari ezagunek sinatuak, hala nola Iratxe Ansak, Igor Bacovichek, Crystal Pitek eta Diego Tortellik.

Iratxe Ansaren eta Igor Bacovichen Rhapsody in blue lanak irekiko du gau-ekitaldia. Piezak Gershwinen rapsodiarekin jolasten du. Dantzariek musikak transmititu nahi duena sentitzen dute. Lana hain da ahaltsua, dibertigarria, animatua, forma-aldaketa etengabeez zipriztindua, non baso sorgindu bat zeharkatzen ari zarela dirudien: pauso gutxi batzuen tartean, minutu batzuetan, izaki magiko batekin egiten duzu topo, zure gainean kolorez aldatzen den ametsezko zeru batekin. Dena posible den espazio musikal bat eskaintzen du rapsodiak, non txoko bakoitzetik elementu berriak sortzen diren, ikuslea etengabe harrituz. Gorputzek estimulu azkar eta beti aldakorren aurrean erreakzionatzen dute.

Maitasuna, galera eta onarpena daude Crystal Pite koreografo kanadarraren Solo Echo hurrengo dantza-piezaren bihotzean. Johannes Brahmsen biolontxelorako eta pianorako bi sonatatan eta Mark Stranden Lines for Winter poeman inspiratuta dago. Stranden poeman bezala, Solo Echo piezak neguari, musikari eta mugimenduan dagoen gorputzari eskatzen die babesa, onarpenari eta galerari buruzko funtsezko zerbait adierazteko.

Azkenik, Diego Tortelliren Shoot me daukagu, konpainiaren sorkuntza bat, Spiritualized rock-talde ingelesaren musika eta Jim Morrisonen askatasunari buruzko poemen jende aurreko grabazioak oinarri dituena. Lanaren eraikuntza «ballet-kontzertu» kontzeptuan oinarritzen da, baina gaur egunera egokitua: musika eta dantza konbinatzen dira istoriorik gabeko pieza bat sortzeko, baina musika horren ahalmenak —batzuetan oldarkorra eta beste batzuetan poetikoa— imajinario eta emozio irekiak aurkitzera eramaten gaitu. Lan horren elementu nagusietako bat taldearen indarra da, ahots indibidualek gidatua, behatua izan nahi duen, hautemana izan nahi duen eta besteekin komunikatu nahi duen gorputz baten nahia. Lanak manifestazioen, harrotasunaren eta pasarelen irudiak ditu inspirazio-iturri; hots, talde batean batzen gaituen eta, aldi berean, gure ahots indibidualak ez galtzeko aukera ematen digun guztia. Desfile militar baten edo alderdi politiko baten guztiz kontrakoa. Gorputzaren edertasunaz ari gara, entretenimendurako komunitatearen eskura dagoenaz, baina hausnarketarako eta ikerketarako ere balio duenaz. Shoot me lanak zuzeneko elkarrizketa bat sortu nahi du dantzarien eta ikusleen artean: sedukzioaren, begiraden eta izerdiaren jolas bat, zentzumenetara bideratutako eraso bat, gorputzaren oda bat, aire bera arnasteari zuzendutakoa.

 CENTRO COREOGRAFICO NAZIONALE / ATERBALLETTO
Zuzendari nagusia eta artistikoa: Gigi Cristoforetti.
Konpainiako zuzendaria: Sveva Berti.
Dantzariak: Ana Patrícia Alves Tavares, Elias Boersma, Estelle Bovay, Emiliana Campo, Albert Carol Perdiguer, Sara De Greef, Leonardo Farina, Matteo Fiorani, Matteo Fogli, Arianna Ganassi, Clément Haenen, Arianna Kob, Federica Lamonaca, Giovanni Leone, Ivana Mastroviti eta Nolan Millioud.
Kide fundatzaileak: Emilia-Romagna eskualdea, Comune di Reggio Emilia, Kultura Ministerioaren laguntzarekin.

RHAPSODY IN BLUE
Koreografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
Musika: George Gershwin, Rhapsody in blue; Bessie Jones, Beggin’ the blues.
Eszenografia eta jantzien diseinua: Fabio Cherstich.
Argiztapenaren diseinua: Eric Soyer.
Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
Koprodukzioa: Fondazione Teatro Regio di Parma Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
16 dantzarirentzat.

SOLO ECHO
Koreografia: Crystal Pite.
Musika: Johannes Brahms.
Sonata for Cello and Piano in E Minor, Op. 38: I. Allegro non troppo .
Sonata for Cello and Piano in F Major, Op. 99: II. Adagio Affettuoso.
Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
Koprodukzioa: Fondazione Teatro Comunale di Bologna.

SHOOT ME
Koreografia: Diego Tortelli.
Musika: Spiritualized.
Jantzien diseinua: Marco De Vincenzo.
Argiztapenaren diseinua: Roman Fliegel.
Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
Koprodukzioa: Fondazione I Teatri di Reggio Emilia.
16 dantzarirentzat.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaCCN / ATERBALLETTO
  • Data 2025(e)ko martxoaren 28(e)tik 2025(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • Ordutegia19:30 (ostirala) + 19:00 (larunbata)
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa22-45€
  • Sarrerak Erosi
  • Web Arriaga Antzokia

Non