Zelanda izeneko lehen diskoan emozioa, nostalgia, sakontasuna eta metaforak dira askotan agertuko diren musika sentsazioak. Rocka eta poparen arteko uztarketa bikaina lortu du taldeak, eta lagungarri etorri zaizkio Eñaut Gaztañagak osatutako koltxoi elektronikoak. Kantek ukitu horren babesean dute nortasun handiagoa. Ahotsak indarra du, baina sentsibilitatetik kantatuko abestiak dira.
Dena amultsuagoa bilakatu da; Zelanda taldearen power-pop leloak gure burmuinetan geratuko dira modu atseginean. Sinteen ukituek Zelandaren pop-rocka hunkigarriagoa bilakatu dute.