Anonimos dantza eta zirku garaikideko ikuskizuna da, sentibera eta poetikoa, emakume baten subkontzientean murgiltzen dena, paperaren bidez errealitate paralelo bat sortzen duena, aterpe oniriko bat, non denboraren igarotzea iragankor eta arin bihurtzen den, ahaztuaren nostalgian lekua emateko.
Eszenaratze berritzailea duen piezak dantza, akrobazia, oreka eta objektu fantastikoen eta txotxongilo surrealisten manipulazioa uztartzen ditu. Bakardadeari buruzko bestelako begirada proposatzen du, mundu hauskor eta tragikomiko batean sartzeko.
Adina: + 6 urte
Fitxa artístikoa: