"Ematen ahal dizuten oparirik onena laztan bat eta hegan egiteko hegalak dira".
Antzerki- eta dantza-ikuskizun kontzeptual eta bisuala da, txotxongiloak eta objektuak erabiliz, eta haurrik txikienak gonbidatzen ditu ingurunearekin harremanetan sartzeko modu desberdinak hautematera eta sentitzera. Poliki-poliki ohartzen joaten gara nonahi daudela ferekak, joan-etorrian dabiltzala, ezkutatzen direla, jolasean aritzen direla, bideak zeharkatzen dituztela, besarkatzen zaituztela, irribarreak oparitzen dizkizutela, haize leunaren artean ezkutatzen direla, eta beti berriro erein ditzakezula; "laztanek ez baitute adinik".
Fitxa teknikoa:
2-4 urte, pertsona heldu batek lagunduta (gehienez heldu bat haur bakoitzeko)
3€. Norberak bere sarrerarekin sartu behar du: hala helduek nola umetxoek.