EZEQUIEL BENÍTEZ

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 29
  • EZEQUIEL BENÍTEZ

Andaluziako Musikaren Saria (2020)
 
  • Cantaorea, Ezequiel Benítez (Jeréz de la Fronterakoa)
  • Paco León, gitarra-jotzailea

Ezequiel Benítez artista ortodoxo eta berritzailea da aldi berean, hitzak sortzeko moduari eta taula gainean aritzen denean duen arrasto pertsonalari esker oso kantari originala; izan ere, flamenkoari dituen ideiak bere uztakoak dira guztiz, oso pertsonalak, baina, bestalde Jerezeko eskolako fruitu garbia ere bada. 1979an jaio zen hiri horretan, eta, ez alferrik, Santiago auzoan, horixe bai auzo flamenkoa, flamenkorik bada.Ezequiel funtsezko artista da gaur egungo jaialdirik onenetan. Benatako erreferente bihurtu da cante labur eta zorrotzean, zuzenean arimara bideratzen den horretan, halako moduan flamenkoaren senik ortodoxoena babesten eta berriztatzen baitu, ez ohiko dedikazio, originaltasun eta maitasun batekin.


Laburrean

Non