"Música para Hitler"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 29
  • "Música para Hitler"

Espainiako gerra zibilaren ondoren, Frantziako hegoaldera exiliatu behar izan zen Pau Casals musikaria. Ahalegin handiz eta bere baliabide guztiekin, inguruko lan-esparruetan pilatuta bizi ziren milaka herrikideri lagundu zien.1943. urtean, nazien okupaziopean, Führerraren aurrean jotzeko gonbidapen kezkagarria jaso zuen musikaren jenioak. Casalsek ondo zekien ezetz esateak ondorio lazgarriak ekarriko zizkiola. Gertakari dramatiko horiek inspirazio-iturri izan dituzte egileek Música para Hitler lana idazteko, XX. mendeko artista handienetako baten nortasuna islatzen duen testu hunkigarria.

Carlos Hipólito aktoreak hogeita hamar saritik gora jaso ditu, hala nola, Max saria hiru aldiz, Aktoreen Elkartearen saria zortzi aldiz eta Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina. Kiti Mánverrek, bestalde, antzerkigintzan ibilbide luzea urratu du eta zinemagintzan 40 film ingurutan parte hartu du. Cristobal Suárez (Kamikaze producciones) eta Marta Velillak osatzen dute aktoreen zerrenda. Zuzendari lanetan Juan Carlos Rubio, gaur egungo eszena-zuzendari oparoenetako bat.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Carlos Hipólito, Kiti Manver, Cristóbal Suárez, Marta Velilla
  • Konpainia: Tal y Cual, Traspasos eta La Alegría Producciones
  • Egilea: Yolanda García Serrano, Juan Carlos Rubio
  • Zuzendaritza: Juan Carlos Rubio

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren parte da.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTalycual Producciones
  • Data 2025(e)ko Martxoak 29
  • Ordutegia19:30 - 21:00
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non