Martxoaren 29an, larunbatean, trilobiteak sailkatzeko tailerra egingo dugu museoan. Paleozoiko aroko artropodo igerilari hauen gorputzeko atal ezberdinak aztertuko ditugu eta animalia hauen bizimodua ezagutuko dugu. Benetako fosilak sailkatzeko aukera izango dugu, erreplika batzuk ere tartean egongo direla (ea bereizten dituzuen....). Bazenekien trilobiteak izan zirela begi konplexuak garatu zituzten lehenengo animaliak? Eta mudatu egiten zutela? Hori eta gehiago ikasiko dugu...Etorri gurera!