LINA_: "Fado Camões"

Barakaldo 2025(e)ko Apirilak 4
  • LINA_: "Fado Camões"

LINA_ren musikak bizi berria eman dio fadoari beste behin, Raül Refreerekin batera egindako lehen ekoizpenaren ondoren. Fado Camões Europa konkistatzen ari da generoaren ikuspegi berrituarekin, eta pianoaren, sintetizadoreen, efektudun biolinaren eta perkusio elektronikoaren soinuak uztartzen dira Portugaleko gitarra bereziaren soinuekin.

LINA_k lan berri bat aurkeztu du Camõesen poesiari buruz, eta literatura unibertsaleko egile handietakoaren poesia soinu hunkigarriarekin eta ahozko adierazkortasunarekin josten ditu. Bizia darion lana da, pilpiragarria, atsegina. Musika bizia, malenkoniara eta dilindara garamatzana, baina batez ere izatearen ospakizuna da.

Dena autentikoa eta egiazkoa da abesti-poema hauetan. Izan ere, LINA_ren ahotsa, egia eta presentzia dira hainbat sari (Alemaniako kritikaren saria, Europako urteko diskorik onena TWMCn…) lortu dituen proiektu honen protagonista, eta oso bide luzea egiten ari da nazioarteko ibilbidean.

  • Teklatua: Lina_
  • Gitarra portugesa: Pedro Viana
  • Piano akustikoa, sintetizadorea eta biolina: Ianina Khemelik

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Apirilak 4
  • Ordutegia20:00
  • LekuaBarakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
    Web
  • Zenbatekoa20 / 23 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Barakaldo Antzokia, Barakaldo

Non