"Non dago Mikel?", dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia

Etxebarri 2025(e)ko Apirilak 4
  • "Non dago Mikel?", dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia
  • "Non dago Mikel?", dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia

2025eko apirilaren 4an, Non dago Mikel? pelikula proiektatuko da Etxebarrin. Gero, Mikel Zabalzaren senitartekoekin solasaldia izateko aukera ere izango da. Haiek azalduko dute zer gertatu zen eta ze unetan dagoen orain kasua hitzaldian.

Arpela elkarteak antolatua.

1985ean Mikel Zabalza nafar gaztea desagertu zeneko kontakizuna, Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu zuenekoa. Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak, eta gizon gaztearen gorpua azkenean Bidasoa ibaian flotatzen agertu zenean, protesta ugari egin eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor ez epaitu ez zigortu. 2020ko azaroan 35 urte bete dira Zabalza hil zenetik, eta bere familiak egia jakin nahian jarraitzen du.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendariak: Amaia Merino, Miguel Angel Llamas
  • Gidoigileak: Amaia Merino, Miguel Angel Llamas
  • Ekoizpena: IZAR Films
  • Salmentak eta banaketa: IZAR Films
  • Argazkia: I. G.F.
  • Muntaketa: Amaia Merino
  • Musika: Gorka Pastor
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania
  • Iraupena: 82 minutu

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Apirilak 4
  • Ordutegia17:00 - 19:00
  • LekuaTalka Etxebarri
    Etxebarri
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Etxebarri

Non