Aitonak bere herriko etxera joan nahi du bizitzera. Oraingo etxebizitzan bakarrik dago. Amona zenaren eta haren biloba bakarraren falta sumatzen du. Mutila munduaren beste aldean bizi da, eta, gainera, koskortzen ari da, eta dagoeneko ezin du eskolara eraman, ez berarekin jolastu, ezta Interneten ez dauden gauza guztiak erakutsi ere. Beraz, oso zaila da aitona izatea. Egun batean, sukaldean ari dela, atea jo dute. Alaba bisitan etorri eta opari bat ekarri dio...
Ikusle guztientzako ikuskizun zirraragarria, adinekoei, memoriari, distantziari, jolasteari, partekatzeari, hitz egiteari eta kontatzeari buruz hitz egiten duena.
Fitxa artistikoa:
LA MACHINA TEATRO konpainiak 1991tik berrogeita hamar ekoizpen baino gehiago egin ditu, eta horiekin estatu osoa zeharkatu du. Gure mugetatik kanpo ere Brasil, Estatu Batuak, Portugal, Bosnia-Herzegovina, Italia, Britainia Handia, Ekuatore Ginea eta Egipto bisitatu ditu. Sari, ohorezko aipamen eta domina ugari jaso dituzte. Haien aretan, nabarmentzekoa da Premio Espectáculo Revelación sarirako finalista gisa izandako izendapena, eta MAX sarietako Haur eta Familiako Ikuskizun Onenerako hautagai gisa hainbat urtez jarraian jasotako izendapenak, baita XV. Max Sarietako Errebelazio Ikuskizun Onenaren saria, “En alta mar” lanaregatik. 2022an konpainiak ADOLFO MARSILLACH (ADE) saria jaso zuen bere antzerki-lan garrantzitsuarengatik.