"Cortázar en juego"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Apirilak 5
  • "Cortázar en juego"

Cortázar en juego lanean guztia da iradokitakoa, imajinatutakoa, amestutakoa edo, agian, igurtzitakoa. Irratsaio bat hasten da, airean gaude, espero denetik kanpo. Mugikorrik gabeko gizarte batean gaude, eboluzionatzen duenean inboluzionatzen duena, artea, kolorea, kanpai-galtzak... 70eko hamarkadako urteak dira, soinu mehatxatzaileak entzuten ditugu, beste soinu batzuek jazz klasiko eternalera garamatzate; garai bateko hiriaren soinuen oihartzuna, semaforoak antxeten habia izaten ez zirenekoak.

Egile argentinarraren testuetatik abiatuta sortutako ikuskizuna da Cortázar en juego, haren munduen barrena hark erabilitako hitzen espresio-indarrarekin, istorioen erakargarritasunarekin eta istorioetako pertsonaien enigmarekin egindako antzerki-bidaia. Bata bestetik sortzen diren elkarri lotutako istorioak, panpina errusiarren joko batean bezala, istorio gurutzatuak, beren korrespondentzia propioa bilatzen duten istorioak, toke-jokoan bezala. Corta´zarren testuetan hain indartsua den musika orain elementu konplizea izango da, batasun-eragile bat.

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: Pablo Rivero, Clara Sanchís
  • Konpainia: Entrecajas producciones
  • Testua: Julio Cortázar
  • Zuzendaritza: Natalia Menéndez
  • Dramaturgia: José Sanchís Sinisterra, Clara Sanchís
  • Musika eta soinu-espazioa: Mariano Marín

Sarrerak: 

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
    • Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 12:00etatik 18:00etara
    • Online salmenta utarrilaren 28ko 12:00etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaEntrecajas Producciones
  • Data 2025(e)ko Apirilak 5
  • Ordutegia19:30 - 21:00
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non