Ekimen honek etxeko txikienak Euskal Herriko Rock musikan hasi eta hezi nahi ditu, beraien gurasoak gazte zirenean entzuten zituzten kantuak bergogoratuz eta familian, beraien talde gogokoenen kantuekin elkarrekin gozatzeko aukera emanez. Kortatu, Itoiz, Hertzainak, Zea Mays eta bestelako talde maitatuen tematzarrak berriro entzuteko parada izango dugu TXIKI ROCKen, txikiek eta nagusiek euskarazko rockak sentiaraziko dizkigun zirrarak esperimentatuz. Gure azken helburua, umeak beraien senideei hainbeste gozatuarazi zien musika horretara hurbiltzea eta mundu horretan barneratzea da, nagusiek rock sentimenduak berbizitzen dituzten bitartean.