"La Fábula de la Ardilla"

Getxo 2025(e)ko Apirilak 6
  • "La Fábula de la Ardilla"
  • "La Fábula de la Ardilla"

Antzerki-ikuskizuna eta diziplina anitzekoa
Familia-jardueretarako gomendatutako adina: 3 urtetik aurrera
Ikuskizunaren iraupena: 50 minutu

Triku handia lasai bizi da, haritz handi baten gerizpean, eta bereak zaintzen ditu, bere mundu-zatitxoaz gozatzen duen bitartean. Baina egunen batean, urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari baten etorrerak bake hau asaldatuko du. Ez da erraza izango elkarrekin bizitzea. Triku arisko eta babesle bat aurkituko dugu, eta katagorri bat, jakiteko eta partekatzeko gogoz.

Alegien ezaugarrietako bat da ondorio moral batekin amaitzen dutela beti. Beraz, zertaz ari zaigu Urtxintxaren fabula? Ikuskizun honekin, La Baldufa-k desberdintasunean eta mestizajean pentsatzea, hausnartzea eta sakontzea proposatzen digu. Trikua eta katagorria oso desberdinak dira, baina aukera ugari dituzte elkarrekin ikasteko eta partekatzeko.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Jokin Oregi & La Baldufa: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Carles Pijuan
  • Zuzendaritza: Jokin Oregi
  • Musika: Òscar Roig
  • Argien diseinua: Anjos Fernández
  • Diseinu eszenografikoa: Carles Pijuan
  • Jantziak diseinatzea eta egitea: Rosa Solé
  • Eszenografiaren eraikuntza: Juan Manuel Recio, Ferran López, Xevi Planas, Olga Cuito, Carles Pijuan
  • Aktoreak:
    • Trikua: Carles Pijuan edo Ferran López
    • Katagorria: Emiliano Pardo edo Enric Blasi
  • Musikaria: Pau Elias
  • Teknikaria: Anjos Fernández
  • Ekoizpena: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Amàlia Atmetlló, Maria Capell
  • Banaketa: Pilar Pàmpols
  • Bulegoa: Ester Vicente, Pilar Pàmpols
  • Komunikazioa: Maria Carles
  • Material grafikorako argazkia: David del Val
  • Promozio bideoa: Laia Navarra
  • Koprodukzioa: Festi ‘Mômes, Questembert Communauté, LEADER France

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non