Zine Kluba Santurtzi: "La quimera" (Alice Rohrwacher)

Santurtzi 2025(e)ko Apirilak 10
  • Zine Kluba Santurtzi: "La quimera" (Alice Rohrwacher)

Denok dugu ametsen bat, egin edo izan nahi dugun zerbait, baina inoiz aurkitzen ez duguna. “Tombaroli” bandak, hilobi zahar eta aztarnategi arkeologikoetan lapurretan dabilen taldeak, lan egiteari utzi eta inongo ahaleginik egin gabe aberastearekin egiten du amets. Arthur lurrazpian ezkutatutako erlikiak aurkitzeko aparteko dohaina duen ur-bilatzaile ingelesarentzat ametsak Benjaminaren antza du, galdu zuen emakumearena hain zuzen. Dena emateko prest legoke bera aurkitzearen truke: Ikusi ezin den edozeri egingo lioke aurre, noranahi joango litzateke bila, lurrean barrena sartuko litzateke, mitoek aipatzen duten munduaz gaindiko edonora eraman lezakeen atea zabalduko luke. Bizidunen eta hildakoen, basoen eta hirien, festaren eta bakardadearen arteko ibilbidean pertsonaien patuak gurutzatu egiten dira, denak amets handiaren bila, nor bere kimeraren bila.

"Merezi al du lau film baino ez dituen europar zinemagile gazte batek hilabete oso batean Zine Klubeko protagonista izatea? Egia esan, hobe dugu berandu baino lehen ezagutzea. Rohrwacherrek, emakume italiar baten eta gizon alemaniar baten alabak, 2011n egin zuen Cannesen debuta “Corpo Celeste” filmarekin, eta aurten ere zeresan handia eman du Josh O’Connor izar berria protagonista duen “La quimera” filmari esker."

Fitxa teknikoa:
  • Zuzendaria: Alice Rohrwacher
  • Gidoia: Alice Rohrwacher, Carmela Covinino, Marco Pettenello
  • Herrialdea: Italia, Frantzia, Suitza
  • Urtea: 2023
  • Iraupena: 130 minutu
  • Antzezleak: Josh O 'Connor, Carol Duarte, Vincenzo Nemolato, Alba Rohrwacher, Isabella Rossellini

serantes.com

Laburrean

Non