Krabelinen Iraultza bete-betean, Espainiako hiru ikasle gazte, Violeta, Javier eta Ramón, Lisboara joango dira, demokrazia jaiotzea zuzenean bizitzeko. 50 urte geroago, Javierrek bisita egingo dio Violetari, krabelin-sorta batekin. Ramón, Violetaren bikotekidea, hil berri da. 40 urte daramatzate elkar ikusi gabe, eta ezinikusiak eta isiltasunak ugari dira. Javier isildutako guztia azaltzeko prest iritsiko da, baina ez du irudikatu ere egingo Violetak ezkutuan duen guztia. Iragana hedatu egingo da, traizioak eta maitasunak, desira politikoak eta utopia galduak. Iragana eta oraina nahastuko dira, eta bai pertsonala eta politikoa dena ere.
Iraupena
80 minutu
Fitxa artistikoa
De | Egiletza: Emma Riverola. Dirección | Zuzendaritza: Abel Folk. Intérpretes | Antzezleak: Abel Folk, Silvia Marsó. Escenografía e iluminación | Eszenografia eta argiztapena: Paco Azorín. Vestuario | Jantzitegia: Patricia Monné. Una coproducción de Hold-Principal SL-Faig Produccions, Lantia Escénica y La Marsó Produce.