Valentina Kutnesova Arteta astrofisikaria SpaceXrako lan egiten du 2064an. 20 urte daramatza Marten bizitzen, eta espazioko meatzaritzari, Ilargira joateko lehiari eta abarri buruzko dokumental bat grabatzen ari da. Norenak dira eta zer dakar berekin Lurraren inguruko zeruko gorputzak ustiatzeak? “Trilogía Pacífico”rekin (“Extraños mares arden”, “Tierras del Sud” eta “Teatro Amazonas”) Hego Amerikako kolonialismoa esploratu ostean, Laida Azkona eta Txalo Toloza “Falla” proiektu berriarekin bueltan dira. Oraingoan, planetako sukar estraktibistan eta meen mugetan ardaztuko dute begirada.
Begirada ekofeministadun performance dokumentala, Azkona-Toloza arte eszenikoen estatu mailako eta nazioarteko jaialdi guztietan ezinbesteko egiten duena.
Iraupena
80 minutu
Fitxa artistikoa
De | Egiletza: Laida Azkona Goñi, Txalo Toloza-Fernández. Dramaturgia: AzkonaToloza con la colaboración de Raquel Cors Munt. Intérpretes | Antzezleak: Laida Azkona Goñi, Txalo Toloza – Fernández. Diseño espacial | Espazio-diseinua: Xesca Salvà, AzkonaToloza. Vestuario | Jantzitegia: Jorge Dutor. Iluminación | Argiztapena: Ana Rovira. Música | Musika: Rodrigo Rammsy. Vídeo | Bideoa: Raquel Cors. Una coproducción de AzkonaToloza, Festival Grec de Barcelona y Théâtre Garonne – Scène européene de Toulouse.