Nuevo Material ikuskizun berrian, bizimodu modernoaren anabasa eta barregarritasuna aztertzeko bide ematen digu Angel Martinek, bere ohiko umore berezi eta zorrotzaren bidez. Komediaren maisu baten trebeziaz, inguratzen gaituzten gairik egunerokoenei eta zentzugabeenei heltzen die, kontrolik gabeko teknologiatik hasita eguneroko krisialdi existentzialetaraino.
Emankizunean, jendearen barre-algarak eta emozioak piztuko ditu Angelek, gure gizartearen kontraesanak eta ironiak zehatz-mehatz aletzean. Bakarrizketa gatz eta piperdunak, bere bizipenak eta oharpen xorrotxak tartekatuta, Angel Martinek antzezlan aparta eskaintzen d