"Los guapos"

Barakaldo 2025(e)ko Apirilak 12
  • "Los guapos"

Los guapos topaketa baten istorioa da. Nuria eta Pablo baztertutako langile-auzo berean hazi ziren. Baina beren bizitzek bide desberdinak hartu dituzte. Pablo abokatua da, elkartasunezko kausetan espezializatua, eta aspaldian ez da hazi zeneko auzoan izan. Nuria, aldiz, denboran geratuta dago, aukera asko gabe. Elkarren berri izan gabe hainbat urte igaro ondoren, Nuria Pablorekin harremanetan jarriko da legezko gai batean lagun diezaion.

Gertutasun horren ondorioz, beren bizitzak aurrez aurre izango dituzte, eta elkarrekin igarotako iragana aztertuko dute.
Los guapos David Trueba zinema zuzendari eta gidoilari ezagunaren antzerki munduko debuta da, eta bi interprete handi daude agertokian: Anna Alarcón eta Vito Sanz, duela gutxi Volveréis film bikaina protagonizatzen ikusi duguna.

Lan honen bidez, memoriari buruzko hausnarketa egin nahi izan du Truebak, askotan fantasiak betatzen baititu gabeziak, hutsuneak eta koldarkeriak.

Fitxa artistikoa:

  • Testua eta zuzendaritza: David Trueba
  • Antzezleak: Anna Alarcón, Vito Sanz

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaCentro Dramático Nacional + Bitò Producciones
  • Data 2025(e)ko Apirilak 12
  • Ordutegia20:00
  • LekuaBarakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
    Web
  • Zenbatekoa20 / 23 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Barakaldo Antzokia, Barakaldo

Non