The Bank Robbers 2023. urtearen amaieran sortutako rock & roll taldea da. Denbora-tarte labur honetan penintsulako hainbat hiritan zehar ibili dira beren show-a egiten, eta "Aphrodisiac"/"Hepcat killer diller" singlea argitaratu du Sleazy Records disketxeak. Urte hasieran bigarren diskoa aterako da. Gasteizera itzuli dira Azkena Rock Festival jaialdiko Thrasvillen kanpai-hotsa jo ondoren.