Istorio hau pisuetxe bateko atarian gertatzen da. Bizilagunak elkartzen dira beraien bizitza aurrera eraman nahian, bainan usain arraroa somatzen da…Hara, pisu batzuetako jabea agertu da, ordaintzeko eguna da eta usain hori oraindik somatzen da… Bainan gauean atarian kaleko emakume bat sartu da lotara eta usaina gero eta gogorragoa da. Zer gertatzen ari da? Beste udaberri batez, antzerki tailerra bueltan da galdu ezin duzun proposamen zoragarri batekin!