"Marmarra"

Barakaldo 2025(e)ko Apirilak 25
  • "Marmarra"

"Beldurrak gobernatu egiten gaitu. Beste edozein animalia bezala, biziraupenerako diseinatuta dagoen estimulu primitibo horren menpe gaude.

Hamleten pasarte ospetsu hartan esaten zenez: beldurragatik ihes egiten dugu, beldurragatik erasotzen dugu, beldurragatik gorrotatzen dugu, maite egiten dugu, aurrera egiten dugu… eta atzera ere egiten dugu. Milaka urteko bilakaeraren ostean, oraindik ere ez dugu beldurra kudeatzen ikasi.

Jendartearen ahots, desira eta ametsen artean, marmar beldurgarri baten mehatxua ailegatzen jaku, oharkabean piztuz eta handituz doa gure bihotzetan izenik gabeko ezinegon bat. Gure erantzuna bizitzaren aldeko garrasi mingarria da, maite dogun guztiaren aldeko aldarri basatia."

Zuzeneko musika eta dantza eskaintzen dituen antzerki-ikuskizuna.

Ftxa artistikoa: 

  • Testua: Jon Gerediaga
  • Antzezleak: Sandra Fdz. Agirre, Mirian K. Martxante, Aitor Etxarte, Aiora Sedano, Alazne Astorga, Estibaliz Villa
  • Dantzaria: Garazi Etxaburu
  • Abeslari lirikoa: Sandra Tejero

Laburrean

Non