"BADAKIZU PLASTIKOZKO LOREAK EZ DIRELA INOIZ BIZI, EZTA?"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Apirilak 29
  • "BADAKIZU PLASTIKOZKO LOREAK EZ DIRELA INOIZ BIZI, EZTA?"

Hiru pertsona, edo lau, hobeto esanda: Lucíak izugarrizko depresioa du, eta esperientzia bikario bat bizi du Yoldiren bitartez. Adimen-desgaitasuna duen gazte zoragarria da Yoldi, eta José Manuel psikoterapeuta ospetsuaren landareak zaintzen ditu. Psikoterapeutak erabateko mendekotasuna du, garun-paralisiagatik. ALexarekin, adimen artifizial batekin, duen harreman oso intimoari buruz soilik hitz egiten du psikiatrarekin. Martina psikiatrak, apur bat misantropoa denak, ezin du gehiago. Bizitza gogorregia egiten zaio. Ez da alaba Lucíari laguntzeko gai. Amore emango du? Beharbada, bai. Jakina, hiruretako inork —barkatu, lauretako inork— ez daki zer gertatzen zaien besteei, ezta zer desilusio eta sekretu dituzten ere; halere, bada zerbait eztabaidaezina: bizitza honetan gertatu zaien onena elkar ezagutzea izan da, eta beren bideak gurutzatu izana.

Lanak gai hauek jorratzen ditu: bakardadeak, ezintasunak, bizitzen jarraitu ahal izateko janzten ditugun maskarak, buruko gaixotasunak, desamodioa, zahartzaroa, suizidioa, depresioa eta mugitzeko gai ez den gorputz batean bizitzeko ausardia —nahiz eta adimenak etengabe lanean jarraitu—. Baina komediatik hitz egiten du. Tarteka komedia oso tragiko batetik, hain tragikoa, non barre egitea besterik ez baitzaigu geratzen.

Egiletza eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo.
Antzezleak: Karmele Aranburu, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta.
Zuzendariaren laguntzailea: Laia Bernués.
Eszenografia: Fernando Bernués.
Jantziak: Ana Turrillas.
Argiztapenaren diseinua: David Bernués.
Teknikariak: Acrónica Producciones.
Banaketa: Portal 71.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko Apirilak 29
  • Ordutegia20:00
  • LekuaGayarre Antzokia
    Carlos III. etorbidea, 1
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Zenbatekoa12€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Gayarre Antzokia, Pamplona/Iruña

Non