Jesús Guridiren Mari-Eli zarzuela 1936ko apirilean estreinatu zen Madrilen, eta, Gerra Zibilaren ondoren, 1941ean, taularatu zen Bilbon, Bilboko Koral Elkartearen denboraldi lirikoaren barruan. Lanak Carlos Arnichesen eta Eloy Garayren libretoa du, eta Guridi desberdin bat erakusten digu, lanaren izaerari dagokionez, baina oso ezaguna haren idazkera musikalaren kalitateagatik. Jesús Mª Arozamenak honela deskribatzen du Mari-Eli: «Itsas kutsuko euskarazko zarzuela, melodia gogoraerrazak eta pasarte komikoak dituena, garaiko gustuen araberakoa».
Arriaga Antzokiak ekoitzitako Mari-Eli ikuskizunean, lan garrantzitsua egin da zarzuela horren musika berreskuratzeko, eta generoaren erreferentzia ugari dituen zarzuela horri gaur egungo begirada emateko. Calixto Bieitoren eszena-zuzendaritzarekin dimentsio erabat ezberdina hartuko du lanak. Guridiri hain lotua dagoen Bilboko Koral Elkartearen parte-hartzeak garbi erakusten digu koru-kantuaren transmisioak gaur egun duen indar handia eta Arriaga Antzokiak hori aldarrikatzearen eta bultzatzearen alde egindako apustua.
Eszena-zuzendaritza: Calixto Bieito.
Abesbatza: Bilboko Koral Elkartea.
Koruko zuzendaria: Enrique Azurza.
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria.
Laguntzailea: BBK