Bilboko Udalak antolatutako FANT–Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 2tik 10era bitartean izango da eta irudi gisa, Leatherface ikonikoa izango du, Tobe Hooper-ek zuzendutako "La matanza de Texas" filmeko pertsonaia, hain zuzen.
FANT Bilbok 31. edizioa ospatuko du aurten eta aurreko urteetako ildo grafikoari jarraituz, fantasiazko zinemako pertsonaia mitikoenei ikusgarritasuna emango zaio. Horrela, "La matanza de Texas" filmaren protagonistak, bere maskara eta motozerra ikonikoarekin, irudikatuko du 2025eko edizioa iragartzen duen kartela.
Aurten, Zinemaldiak bi bertsio aurkeztu ditu kartela iragartzeko. Bata publiko orokorrari zuzenduta dago, zinema atrezzoan eta efektu berezietan aditua den Trick or Treat Studios-ek egindako filmaren maskara beldurgarriaren erreplika batekin. Publiko espezializatuarentzat, Jaialdiak Leatherface oso bat aurkezten du, motozerra ikonikoa barne.
Tobe Hooper zuzendariaren eta Gunnar Hansen protagonista duen "La matanza de Texas" 1974an estreinatu zenetik, kultuzko filma bihurtu da, beldurrezko zineman mugarri eta "slasher" azpigeneroaren aitzindaria izanik.
Leatherface pertsonaia beldurgarria ezagutu eta mende erdira, pelikularen arrastoak, prekuelak eta remake-ak egin dira.
FANT Bilbao jaialdiaren 31. edizioko kartela inspiratzen duen filma apirilaren 10ean ikusi ahal izango da, 19:30etan, Gólem-Alhóndiga zinemetan. Emanaldi zinematografiko hau PreFANT zikloaren barruan kokatzen da, datorren maiatzean iristeke dagoen guztiaren aurrerapena. Sarrera doakoa izango da, eta aldez aurretik leihatilan jaso beharko da, proiekzioaren egunean bertan, 16:30etik aurrera.
Filmean, bost nerabe horietako biren antzinako familia-etxera joango dira aitonaren hilobia bisitatzera, profanatua izan dela entzun ondoren. Bere asteburua beldurrezko eta heriotzazko amesgaizto bihurtuko da, Leatherfacek gidatutako psikopata familia batek jazarri ondoren, bere zerra mekanikoa taldearen aurka erabiliz.
NACHO VIGALONDOREN "DANIELA FOREVER" FILMAREN AURRESTREINALDIA
FANTek PreFANT zikloa irekiko du otsailaren 12an, asteazkena, "Daniela Forever" luzemetraiaren aurrestreinaldiarekin, Nacho Vigalondo zuzendari kantabriarraren azken lana. Filma 19:30ean proiektatuko da Gólem Alhóndiga zinema-aretoetan.
Sarrera librea izango da lekua bete arte. Gonbidapena jaso beharko da zinemako leihatiletan 16:30etatik aurrera.
Sitges Film Festival-en bere premiere europarra izan zuen eta mundo osoan Torontoko Zinemaldian estreinatu zen "Daniela Forever" filmak Nicolasen istorioa kontatzen du; haren bizitzak zentzua galtzen du Daniela neska-lagunaren galerarekin. Egun batean, bere ametsak kontrolatzeko aukera emango dion entsegu kliniko batean parte hartzera gonbidatzen dute. Orain Nicolasek Danielarekin amets egin dezake gauero eta bere harremana berrabiarazi, inoiz baino idilikoagoa. Ametsetan bada ere. Eta bertan betiko galtzeko arriskuan.
Nacho Vigalondok 2007an zuzendu zuen bere lehen film luzea, "Cronocrímenes", eta Goya sarietan Zuzendaritza Berri Onenaren sarirako izendatu zuten; Oscarretarako izendapena ere jaso zuen, besteak beste, 2004an, "7:35 de la mañana" film laburrarekin. Azken urteetan beste batzuk idatzi eta zuzendu ditu, hala nola "Extraterrestre" (2011), "Open Windows" (2014) eta "Colossal" (2016). Horiekin nazioarteko hainbat sari irabazi zituen, hala nola Fantastic Festeko Film Onena. Halaber, "Nuestra bandera significa muerte" telesail estatubatuarraren hainbat pasarte zuzendu ditu, baita beste lan batzuk ere, hala nola "Justo antes de Cristo" (2019), "El vecino" (2019) edo "Pooka (Into de dark)" (2020).
Nacho Vigalondo Bilbon izango da otsailaren 12an bere azken filma aurkezteko, PreFANT zikloa dela eta.