Londres, 1947. Ilunabarrean, hiria inguratzen duen behe-laino betean, krimen izugarri bat gertatu da. Alargun bakarti bat heriotzaraino sastakatu dute bere etxe handian. Susmagarri bakarra Leonard Vole da, hildakoarekin adiskidetasun arraro bata zuen xarma handiko gizona. Denen harridurarako, Sir Wilfrid Robarts abokatu ospetsu, beterano eta gupidagabeak onartu egin du akusatua defendatzea. Irabaztea ia ezinezkoa den kasu bati egin behar dio aurre.
Duen zurigarri bakarrak huts egin dio susmagarriari, emazteak haren aurkako lekukotza ematen duenean. Romaine Vole emaztearen arabera, hilketaren gauean senarra goizaldean itzuli zen etxera, eskuak eta arropak odoletan zituela. Ustekabeko «akusazioaren lekuko» horren ostean, epaiketa epairako prest dagoela dirudi. Halere, Sir Wilfrid Robarts abokatuak ez du oraindik azken hitza esan.
Testua: Agatha Christie.
Bertsioa: Roberto Santiago.
Zuzendaritza: Fernando Bernués.
Antzezleak: Fernando Guillén Cuervo, Isabelle Stoffel, Bruno Ciordia, Adolfo Fernández, María Zabala, Markos Marín, Borja Maestre eta Nerea Mazo.
Espazio eszenikoa: Fernando Bernués.
Produkzio-zuzendaritza: Nadia Corral.
Zuzendaritza teknikoa: Ciru Cerdeiriña.
Diseinu grafikoa eta argazkiak: Javier Naval.
Banaketa: ConTablas Distribución.