"Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Etxearen erraiak proiektuaren baitan, arte lehiaketa martxan jarri du. Arte lehiaketa honetan gazteek, genero ikuspegia abiapuntu, etxebizitzaren iruditegi sozialaren eta iruditegi horren arrakalen inguruan dituzten sentimenduak, gogoetak eta ikuspuntuak isla ditzaten sustatu nahi du EGK-k.
Izan ere, etxea norbanakoei gure bizitzak garatzeko espazioa eta aterpea eskaintzen digun egitura den arren, biolentziarentzat gotorleku ere izan daiteke. Gauzak horrela, etxebizitzaren iruditegi sozialaren inguruko lanak jasoko dira, edozein adierazpide artistikotakoak: poema bat, testu narratibo bat, ilustrazio bat, argazki bat… Zehazki, genero ikuspuntua aintzat izatea baloratuko da, eta etxeak ezkuta ditzakeen biolentzia mota ezberdinei erreparatzea.
Ondutako lana uztailaren 18a baino lehen berdintasuna@egk.eus edo etxebizitza@egk.eus helbideetara bidali beharko da. Lana bideotatik bidali ezin izatekotan, EGKren hiru bulegoetako batera hurbildu ahal izango da. Formatuaren arabera, lanaren argazkiak ere onartuko dira. Irabazleak irailaren 12an iragarriko dira, eta irailaren 25ean egingo da sari-banaketa Donostian egingo den ekitaldi batean.
Sariak honakoak izango dira: Donostiako “La Perla Spa”-n erlaxatzeko egun baterako sarrerak (bi pertsonarentzat), 100 euroan baloratutako Kursaalerako opari-txarleta eta 50 euroan baloratutako Elkar dendarako txartela.
Hemen topatu ahal izango duzue xehetasun gehiago.
Parte hartzera eta zuen ikuspegia eta sentimenduak hitzen bidez partekatzera animatzen zaituztegu. Interes handiz espero ditugu zuen proposamenak!
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 615749929 (Leire) / 688737092 (Maddi) zenbakietara edo idatzi berdintasuna@egk.eus edo etxebizitza@egk.eus helbideetara."