Itziar eta Amaiak aitona-amonen baserrian pasako dute uda, zein ederr den animalien artean bizitzea? baina komeriak ere edukitzen dituzte, batez ere gurasoak falta direnean.
Musika, poesia, kanta, bertsoa eta txotxongiloekin batera gozatuko dugu.
Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.
Prezioa: 1 ?
Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean, ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.
Artistak: Ameli ipuin kontalaria
Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko otsailetik maiatzera bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan, edo deskargatu liburuxkak: