De eso no se habla podcast dokumentalak isiltasunen istorioak kontatzen ditu, eta oraingo honetan proposatzen dizuegun ikuskizunak, hain zuzen ere, podcast hori du oinarri, zuzenean hautsi nahi ditugulako isiltasunak. Agertoki bat lurraren arrasean. Mahai bat eta bi aulki. Argia baxu. Bi pertsona, mahaiaren alde banatan. Alde batean, lehen aldiz isiltasuna hautsi nahi duen pertsona bat. Eta horrela egitea erabaki du, zuzenean egitea, taldean, areto horretan. Beste aldean, Isabel Cadenas Cañón, isiltasunen kazetaria, De eso no se habla podcastaren zuzendaria. Inguruan, publikoa, batzuetan ezezagunen talde batek bakarrik eman diezagukeen segurtasun-sare hori. Eta elkarrizketa bat.
Hau zuzeneko ikuskizun bat da, baina baita erritual bat ere.