Benetako gertakarietan oinarritua, Olivenzako bizilaguna den Antonia “La Lirinaren” istorioa da hau. Portugal eta Extremaduraren arteko mugan gertatzen da, Olivenza eta Badajoz artean, 1942 eta 1964 urteetan. Espainiako kontrabandoaren istorioen zati bizia, eta haren protagonista, Emakume indartsu, adimentsu, maltzur eta isekaria, mundu guztiz matxista batean, bere duintasunari eta lan egiteko eskubideari eusteko borrokatuko dena. Agertokian pertsonaia bi: Amalia, orainaren eta iraganaren artean bere bizitza biziberritzen dabilena, eta protagonistaren oroitzapenetatik sortzen den Harrizko Gizona, botere patriarkalaren, maskulinitatearen, ordezkaria. Atmosferak sortu, xuxurlatu, ahopeka kantatu, hitz egin Amaliarekin.
Fitxa artistikoa:
1979an sortutako konpainiak 57 ekoizpen sortu, Espainia osoan birak egin, eta estatuko Europako eta Amerikako ehun bat jaialditan parte hartu du. Hori guztia, Agustín Iglesias antzerkigilearen eta bere sorkuntza-prozesuan oinarritutako ekoizpenen inguruan. Haietan dramaturgia, zuzendaritza eszenikoa eta sorkuntza plastikoa aktoreen gorputz- eta testu-lanarekin batzen dira; eta metodo horren arabera, testu klasikoak (Fernando de Rojas, Lope de Vega, Lope de Rueda edo Calderón de la Barca) antzeztu dituzte; baita garaikideak (Benito Pérez Galdós, Lorca, Darío Fo edo Blanco Amor) eta egungo egileenak (José Manuel Martín Portales, Luís Díaz Viana, Ronaldo de Brito, Inés de la Cuadra edo Agustín Iglesias) ere. Konpainiak koherentzia etiko eta estetikoari eutsi dioten lanen aukeraketa zabala egiten du, antzerkiaren azken helburua ahaztu gabe: errealitatearen isla izatea, galderak eragitea, eta ikusleen eta antzezleen arteko topaketa magiko baten erdigunea izatea, kontzientziak astindu, hunkitu edo dibertitzen dituzten istorioak kontatuz.