Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia 2025

Arrigorriaga 2025(e)ko maiatzaren 9(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 11(e)ra
  • Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia 2025

Maiatzaren 9tik 11ra 2025eko Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia egingo da Arrigorriagan. 

Aurtengo edizioak aurreko urteetako joerari jarraituko dio. Ekitaldiak bai herrigunean, bai Abusu eta Lamiarreketa auzoetan izango dira. Gainera, egitaraua beste hainbat motatako jarduerekin osotuko da. Esaterako, «La aldea de Roque» erakusketa, maiatzaren 5etik 11ra egongo da ikusgai udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa gelan, edo gazteentzako slackline tailerra maiatzaren 10ean Ibaieder parkean eta 11n Lehendakari Agirre parkean egingo dena.

Jaialdiak, aurten, 14 ikuskizun izango ditu eta 13 konpainiak hartuko dute parte. Musika, kale antzerkia, zirku modernoa, aire akrobaziak eta umorea uztartuko dituzten 13 konpainietatik 3 Euskal Herrikoak izango dira eta 6 estatuko gainerako autonomia-erkidegoetakoak, hala nola Madril, Katalunia, Valentzia eta Aragoi. Horrez gain, nazioarteko 4 konpainia izango dira (Italia-Guatemala, Japonia, Alemania-Brasil eta Kenya) eta egongo diren 14 ikuskizunetatik 12 testu gabekoak izango dira. Programazio osoa Arrigorriagako Udaleko webgunean aurki dezakezue.

 


Laburrean

Non