MAITE LARBURU: "Maizter"

Zarautz 2025(e)ko Maiatzak 9
  • MAITE LARBURU: "Maizter"

Maizter hau, maizter askok habitatzen dute. Soila, soinu naturalistez betea, Larburu bere estudio propioan grabatu du atmosfera etxekoiagoa jaso asmoz. Hemen, gitarra klasikoa, ahotsa, biolina eta soinu organikoak, txori, erreka, baso, haize, auto, garabi eta auzoen zaratarekin bizi dira, folk progresiboa deitu litekeen zerbait sortuz, estilorik finka baliteke. Entzute abiapuntua eta Larbururen kokapena orbitan ibiliko dira, musika orain hemendik, gero handik sumatzen dela. Diskoa igarotzeko gune bat izango baita: kantu batean sartzen zarenean beste hainbat eremutara irtengo zara, eta buelta atzera; nor noren maizter den jakin beharrik gabe.

Zuzenerako hirukotean Karlos Arancegui eta Carlos Taroncher izango dira kide berriz ere.

Informazio gehiago: Maite Larburu.

 

zarautz.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 9
  • Ordutegia20:00
  • LekuaModelo Aretoa
    Zigordia, 2
    Zarautz
    Web
  • Zenbatekoa8,30€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Modelo Aretoa, Zarautz

Non