"El milagro de P. Tinto" komedia surrealista da, seme-alabak izateko obsesioa duen gizon baten eta bere bizitzan bat-batean agertzen diren bi estralurtarren istorioa. Javier Fesserrek zuzendua eta Javier Aguirresaroberen argazkilaritzarekin, filma Ozzinemak Gipuzkoako argazki-zuzendari handiari eskainitako zikloaren barruan aurkezten da.
Helduentzako filma gaztelaniaz.
Sarrerak 4 eurotan salgai Niessenen, Lekuona Fabrikan eta https://sarrerak.errenteria.eus/
OzZinemaren eskutik.