"Wunderland"

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 15(e)ra
  • "Wunderland"

“Wunderland” 360º-ko errealitate birtualeko film esperimental bat da, eta familia gazte baten eguneroko bizitza kontatzen du, beti baketsua ez dena. Errealitate birtualeko betaurrekoekin eta 3D soinuko entzungailuekin, publikoak bizi ahal izango du nola zaintzen duten beren haurra “amak” (Maresi Riegner) eta “aitak” (Valentin Postlmayr), haurraren ikuspegitik.

Ama eta aita gauza asko dira, artistak, hipsterrak, millennialak; baina ez dira zoriontsuak. Gaur egun, emakumeak ez du zertan bere bizitza eta ametsak sakrifikatu amatasunagatik. “Wunderland” filmean, aitak utzi du ibilbide profesionala seme-alabak etxean zaintzeko; bitartean ama kanpoan dago, bere ibilbidearekin aurrera egiten.

Seme-alabak dira garrantzitsuena. Aitaren ametsak bigarren mailakoak dira, eta eztabaidak saihestezinak. Kanpoan ekaitza dago, eta barrualdea ez dago bareago. Maitasuna eta haserrea txandakatu egingo dira, azkenean amesgaiztoa hasi arte.

Kurdwin Ayub

Kurdwin Ayub 1990ean jaio zen Iraken, eta Vienan bizi eta lan egiten du, zuzendari eta gidoilari gisa. Animazio esperimentaleko zineman eta pinturan trebatu zen. 2010az geroztik, era askotako zinema-jaialdietan eta bakarkako aurkezpenetan parte hartu du, hala Austrian, nola atzerrian. Bere film labur eta luzeek hainbat sari eta errekonozimendu jaso dituzte nazioartean.


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 15(e)ra
  • Ordutegia17:00 - 20:00
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non