Desagertuta telesailaren lehen bi atalen estreinaldia
Jonen desagertze misteriotsua jarraitzen du istorioak. Jon desagertu da lagunekin mendian gaua pasa ondoren. Desagertu baino minutu batzuk lehenago sare sozialetan argitaratu zuen bideo kezkagarri bat utzi du arrasto bakarra. Bideoak, birala izaki, mota guztietako espekulazioak pizten ditu. Gustu txarreko txantxa da ala benetan desagertu da?
Gonbidapenak eskuragarri: Crossover maiatzak 12 (astelehena) 12:00etatik aurrera