Zine Kluba Santurtzi: "Solo" (Sophie Dupuis)

Santurtzi 2025(e)ko Maiatzak 22
  • Zine Kluba Santurtzi: "Solo" (Sophie Dupuis)
  • Zine Kluba Santurtzi: "Solo" (Sophie Dupuis)

“Solo” filmean Pellerin Simon da, Montrealeko drag-izarra. Gauero egiten duen ikuskizunera artista berria batuko da, Oliver, eta ikusi bezain laster, erabat maiteminduko da harekin. Etapa gartsua ezagutuko du, oholtzan grinaz biziko duena. Azken batean, gauero azaltzen den Simon, Simon glamourduna, argiduna, koloretsua, musikaria, ikuskizunaren izarra urrun dago be

"Sophie Dupuisen hirugarren filma da hau. Drama erromantikoa bera, Film Kanadiar Onenaren saria irabazi zuen Torontoko Zine Jaialdiaren azken edizioan, eta Kaliforniako Palm Springsekoan ere saria lortu zuen. Théodore Pellerinen presentzia ikaragarriak pisu handia du filmean. Kanadako aktore gazte hau gertutik jarraitu beharrekoa da, izan ere, nabarmendu egin zen “Génesis” filmean egin zuen paper protagonistaren bidez. Besteak beste, Zilarrezko Galburua irabazi zuen 2018ko Seminici Zine Jaialdian. Gaur egun telesail askotan agertu da, hala nola Karl Lagerfield diseinatzaileari buruz egin den azkenengoan."

Fitxa teknikoa:
  • Zuzendaritza: Sophie Dupuis
  • Gidoia: Sophie Dupuis
  • Herrialdea: Kanada
  • Urtea: 2023
  • Iraupena: 101 minutu
  • Antzezleak: Téodore Pellerin, Félix Maritaud, Anne-Marie Cadieux, Tommy Joubert

serantes.com

Laburrean

Non