Zerk egiten du norbait gizon edo emakume? Nork erabakitzen du non dagoen genero bat bestetik bereizten duen lerroa? Benetan garrantzitsua da lerro hori? Dokumentalak bi pertsona intersexualen egunerokotasunaren gaineko begirada pertsonal, intimo eta zintzoa eskaintzen digu: bata edertasunaren erregina da, eta bestea aktibista, baina biak ala biak borrokatzen dira, genero-binarismoan ardaztutako mundu batean beren errealitatea ikusgai egin eta duintzeko.