Dantza Gaua: "Honest" + "Clinch" + "Trïade" (estreinaldia) + "Oblivion"

Barakaldo 2025(e)ko Maiatzak 24
  • Dantza Gaua: "Honest" + "Clinch" + "Trïade" (estreinaldia) + "Oblivion"

Oraingoan, Euskal Herritik kanpoko konpainien lau pieza bilduko ditu Dantza Gauak. Martxoko edizioan bezala, bi zatitan banatuko da emanaldia: lehenengoan, hiru pieza labur ikusi ahal izango ditugu; eta, bigarrenean, iraupen luzeagoko lana aurkeztuko da.

2024ko deialdian, Trïadek Dantzalabean, Barakaldo Antzokiko dantzarako espazioan, egoile izanda sortzeko laguntza jaso du.

CÍA. KIKO LÓPEZ | HONEST

Ordutegia: 19:00
Iraupena: 13 min

Narratiba hunkigarri honetan, protagonista objektu baten animazioan murgiltzen da, gizakiaren berezko edertasuna esploratzen duen barne erronka bat piztuz. Bidaia horren bitartez, jokoaren eta arbuioaren lurrak aurrez aurre jartzen ditu, begirada hauskor eta zintzoa azaleratuz. Protagonistaren eta objektuaren arteko harremana onarpen propioaren ispilu bihurtzen da, gizateriaren konplexutasunak arakatuz.

  • IDEIA, SORKUNTZA, DRAMATURGIA ETA INTERPRETAZIOA: Kiko López
  • MUSIKA: Fink, Black Sea Duha
  • MASKARA SORTZEA: Marc Atelier

ÀNGEL DURAN PERFORMING ARTS | CLINCH

Ordutegia: 19:15
Iraupena: 23 min

Gizonek elkarri kolpeka ukitzen dute elkar. Clinch esaten zaio, boxeoaren munduan, bi borrokalariek elkar besarkatu eta blokeatzen duten uneari, arbitroak banatzen dituen arte. Aurkariarengana ahalik eta gehien hurbiltzea da asmoa, haren erasotik babesteko. Clinchak zalantzan jartzen ditu maskulinitate garaikidearen aginduak, eta nola gizonak beste gizon batzuek interpelatuak sentitzen diren euren gizontasuna eta identitatea publikoki berresteko. Gizonek beren ahultasuna ez berresteko dituzten segurtasun gabeziak ezin adierazteari egiten dio erreferentzia.

  • ZUZENDARITZA ETA KONTZEPTUA: Àngel Duran
  • INTERPRETAZIOA: Yeinner Neskak, Àngel Duran SBO / BSO: Joan Borràs

COLECTIVO GLOVO | TRÏADE (estreilandia)

Ordutegia: 19:45
Iraupena: 15 min

Bazen behin gizarte bat jainko-jainkosak hiltzat eman zituena eta emakume batzuei sinbolo zaharrak bereganatzen utzi ziena. Emaitza kode independente bat izan zen, positronikoa, norberaren barrean, konplizitatean eta hizkuntzan oinarritua.

  • SORKUNTZA ETA ZUZENDARITZA: Esther Latorre, Hugo Pereira
  • INTERPRETAZIOA: Esther Latorre, Sybila Gutiérrez, Paula Serrano

CÍA. SILVIA BATET | OBLIVION

Ordutegia: 20:30
Iraupena: 50 min

Oblivion hitzak, ingelesez, “ahanztura, amnistia, edo barkamena” esan nahi du; eraldaketarako leku bat, doluaren eta hutsaren artean kokatua, oroitzapenaren eta ezerezaren artean. Oblivion purgatorio klasikoaren irudi bat izan liteke: trantsizio leku nagusia, zirkuluaren ideiak baldintzatua, gorputzak espazioan betiko alderrai ibiltzeak baldintzatua; espazioan zehar ibiltzean, joaten uztea balego bezala, sufrimendura lotzen gaituen guztiari uko egitea: oroitzapenak, desioak, identitatea. Alderrai ibiltzeak, latinez “vacare” hitzak, noraezean ibiltzea, flotatzea, herratua ibiltzea esan nahi du, baina baita “hutsik egotea” ere. Oblivion gero eta errazago egiten den bidea da, gero eta entropia handiagoko dantza. Azken finean, haragokoa eta ahanztura gauza bera izan litezke.

  • JATORRIZKO IDEIA, ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Silvia Batet
  • INTERPRETAZIOA: Raquel Romero, Pere Seda, Anna Serra, Agnès Balfegó, Anna Cirera

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaCía. Kiko López + Ángel Duran Performing Arts + Colectivo Glovo + Cía. Silvia Batet
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 24
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBarakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
    Web
  • Zenbatekoa10 / 20 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Barakaldo Antzokia, Barakaldo

Non