Ibilaldia 2025: Egitaraua (Galdakao - maiatzak 25)

Galdakao 2025(e)ko Maiatzak 25
  • Ibilaldia 2025: Egitaraua (Galdakao - maiatzak 25)

Bizkaiko ikastolen jaia, Ibilaldia, Galdakaon izango da aurten, datorren asteko igandean, maiatzak 25. Jardunaldia herrian egiten den bigarren aldia da; aurrekoa 2009an izan zen. Eguzkibegi ikastolak antolatu du Ibilaldiaren 47. edizio hau, Udalaren babesarekin, ‘Magaletik herrire, euskera erdire’ lelopean. Zentroak 58 urte bete ditu aurten herriko familia askoren hezkuntza erreferentzia izanik. 

Ibilbidea 4 kilometro pasatxokoa izango da eta tailerrak, puzgarriak, kontzertuak eta beste hainbat jarduera izango ditu hiru gunetan zehar. 1. Gunea Eguzkibegi ikastola izango da, ibilbidearen abiapuntua; Romualda Zuluaga plaza aukeratu dute 2. Gunea izateko, ikastolako ikasle eta familia askoren topagunea delako; eta, azkenik, 3. Gunea Kurtzeko plaza izango da, udalerriaren erdigunean, herritar guztiei Ibilaldian parte hartzeko gonbita eginez.

Berrikuntza gisa, aurten Ibilaldia larunbatean, maiatzak 24, hasiko da, 3. gunea 17:30etik 22:00etara irekiz. Arratsaldean, nahi duen guztiak parte har dezakeen 3x3 futbol txapelketa, umeentzako tailerrak, Bengoren emanaldia eta bi DJ saio izango dira.

Honako hau da egunerako prestatu den programa osoa:

1. GUNEA. Eguzkibegi Ikastola

  • 11:00-11:30. Erronka DBH skape street
  • 11:30-12:00. Taupadak Dantza Eskolaren ikuskizuna
  • 12:00-13:00. Dantza Plaza Andra Marirekin
  • 13:00-14:30. Akerbeltz erromeria
  • 14:30-15:00. Estitxu Robles eta Dantzaz
  • 15:30-17:00. Mitxel Play diskofesta  
  • 17:30-19:00. DJ Bull

2. GUNEA. Romualda Zuluaga plaza

  • 11:00-12:00. Motx pailazoa
  • 12:30-13:30. Go!azen
  • 13:30-14:00. Taupadak Dantza Eskolaren dantzaldi interaktiboa
  • 14:00-14:30. Harriti neska taldearen kirol ikuskizuna
  • 15:00-16:30. Zazpizar erromeria
  • 17:00-17:30. Musika Eskolaren kalejira
  • 17:30-19:00. Kai Nakai

3. GUNEA. Kurtzeko plaza

  • 11:00-12:00. Tor magoa
  • 12:00-13:00. Herri kirolak, umeentzat (Sustabiz fundazioa)
  • 13:00-14:00. Herri kirolak, erakustaldia (Sustabiz fundazioa)
  • 13:30-14:30. Taberna ibiltaria
  • 15:00-16:00. DK Kaktus
  • 16:00-17:00. Olloki
  • 17:00-17:30. Erronka sari banaketa
  • 17:30-19:00. Oxabi
galdakao.eus

Laburrean

Non