Isil-hizketa komikoa da, munduak indarkeria, misoginia eta maskulinitatearekiko gurtza eskaintzen digunean bakeaz eta amore emateaz zeinen nazkatuta gauden adierazteko. Barrea eragitea kontzientzia eta amorrua pizteko modua da, baina baita justiziari ihes egitekoa ere; badaezpada, ez gaitzaten serio hartu. Fantasia bortitza izango dugu bidelagun, baita arma gisa euren gorputzak eta hitzak soilik erabili dituztenen barreak ere. Oraingoz.
Bakarrizketaria baino, atrilaria da Irantzu. Ez da buruz aritzen, ez baitu buruz ikasitako txisterik errepikatzen. Atril bat du aurrean, eta txisteen (edo zaurien) itxurako armak erabiltzen ditu, aurkezpenetik aurkezpenera gurutzatu zaizkion armak, alegia.